Hanka punttetan

Hanka punttetan (Xabi Solano-Txuriya) Etzakit

ETZAKIT – HANKA PUNTTETAN
Musika: Xabi Solano/Hitzak: Jon Garmendia “Txuria”

Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean,
«Amets bat»-ean Alaitz eta Maiderren
kantuen zoriona gu bion artean,
Kistiñe eta Amaia ere hantxe,
«104 ilargi bete»-tzen gauean
eta azkenean Gozategiren xarma
«Nor-nori-nork» emango muxu ezpainetan!

Oroitzen zaitut irribarre batekin
erromeria baten alaitasunean
gure Etzakit «Zergatik ez» kantatzen,
urrun dagoena gertu sentitzen denean,
nola ahaztu Maixa eta Ixiar
eguna «Iluntzean» uraren ertzean.

Zoriontsuak ginen epoka hartan
pandero eta triki baten konpainian!

Hanka-punttetan gauetan
gure herriko plazetan-kapunttetan
maitatzen ginen herriko plazetan
zoriontsu ginenean.

Gu biok zoriontsuak ginenean!

Pasilloan barrena isilik hanka-punttetan
irribarrezka elkarren konplizidadean

Iragana denbora isiltasunaren zama
umore ona bizitza soinuarena da!

Etzakit taldea gara:
Trikiti eta ahots nagusia Xabi Solano
Gitarra eta koroak: Jonmai Beasain,
Baxua eta koroak: Aitor Zabaleta
Bateria: Ander Barrenetxea
Kolaborazioak:
Gitarra: Kaki Arkarazo
Hammond -a: Txus Aranburu
Ahotsak: Alaitz eta Maider, Maixa eta Ixiar, Kristina eta Amaia eta Gozategi.

Kaki Arkarazok produzituta
Victor Sánchezek eta Kaki Arkarazok grabatua, nahastua eta masterizatua Elkar estudioan

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Scroll to Top