Beldurrik gabe
- Autorea(k): Bengo, Olaia Inziarte
Musika ekoizpena: Denso
Beldurrik Gabe
Ta beldurrik gabe,
etorriko den horrei
Pasa dittugula asko
ta jarraitzen dugu hemen
Akats mordo bat atzian
ta kolpeka ikasten…
Leku askon aroma dut buruan
egon ginelako, izan ginelako
Zuen babespin, dena da desberdin
Etxe bat ez delako etxe ez bada zuekin
Ta hemen gabiltza berriro
beste arratsalde baten
Eguzki edo euriya bino
berdin jarraitzen dute
Urrezko katia daramat
amonan omenez
Ta galduta banabil
zuekin galdu nahiko nuke
Kanta hau eskertzeko dela,
Aurpegi berdinak oholtza gañian
ta taberna zuluan
Garaitezinak batea gauden hoietan
Ta beldurrik gabe
etorriko den horrei
Pasa dittugula asko
ta jarraitzen dugu hemen
Akats mordo bat atzian
ta kolpeka ikasten
Arazo bat ez delako arazo
zuek bazaudete (X2)
Errepikatu dut behin eta berriz
eta hala ere ezin sinetsi
Ez nagoela bakarrik,
ez nagoela bakarrik…
Irentsi ditugun traguak
kontrako zintzurrera pasa izan direnez
Nahasi zaizkidan uretan, gazi eta gozoetan
ito izan naizenez
Barkamena eskeini nahi diot
bidelagun zintzoari
Beldurrez jokatu badut
inortaz ezin fidatu
Nik zainduko dut zure disdira
Zu etzan lasai gora begira
Loa oztopatzen digutenak
damutuko dira
Ta beldurrik gabe
etorriko den horrei
Pasa dittugula asko
ta jarraitzen dugu hemen
Akats mordo bat atzian
ta kolpeka ikasten
Arazo bat ez delako arazo
zuek bazaudete (X2)
Konposizioa eta ahotsak: Aitor Bengoetxea eta Olaia Inziarte
Letra: Olaia Inziarte eta Aitor Bengoetxea
Musika ekoizpena: Denso
Grabaketa eta nahasketa: Densok, “Sendosound” estudioan.
Masterizazioa: Victor Garciak, “Ultramarinos” estudioan.
Bideo Ekoizpena: MUGA
Zuzendaritza: Maitane Campos
Edizioa: Maitane Campos
Ekoizpen zuzendaritza: Erik Suso
Argazki zuzendaritza: Julen Arregi
Kolorea: Julen Arregi
Argazki finkoa eta portada: Iker Gozategi
Cast: Iban, Najua, Sasha, Grace, Pello, Udane eta Ekaitz
Esker bereziak: Iban, Najua, Ane, Sasha, Ekaitz, Pello, Udane, Grace, Urkabe Baitako familia eta LaRutan
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
