Mara-mara

Mara mara (Bassabe ft La Txamako Konpa Luis)

Tronboia, ahotsa: Aitor Ruiz de Austri
Ahotsa: Konpa Luis
Gitarra, baxua, ahotsa: Peiote

Ahotsen grabaketa: Asel Errasti
Nahasketa eta masterizazioa: Peio Uribetxebarria

Bideo grabaketa eta edizioa: IƱaki Azkunaga
Azpitituluak: Garikoitz Barandiaran

Atxabaltako Kuartelean ekoiztua.

Letra:

Elurra mara-mara ari du kanpoan
Goxo-goxo ipar haize bolarak laztan bat
Zugan sortutako baso baltzetan
Sarritxan galdu eitxen naz

Gau ilunetan argi bila nabil
Galdera asko baina nik zer dakit
Izarrak izkutuan daude ta horregatik
Ez dut aurkitzen erantzunik

Dardarak sendagai bat?
Bertan izan beharko luke
Elurte ta nekeak
Ordurako ikusgaitz ote

Bi ur tanta ikusten ditut leiho hortan
Zure begien distiraren antzekoak dira
Nire ametsa haien parte izatea da
Sua oihukatzen dute eta

Neguari alde egiteko agindu, ahalegindu
Herri puta honetan hotzak luze dihardu
Epeletara urruti jo duzu
Hortarako balio banu

Dardarak sendagaia
Bertan izango dut debalde
Elurte ta nekeak
Bihar egingo dute alde

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Bihotzian (Fane, La Txama, Tatta)

Scroll to Top