7Kale
- Autorea(k): Bulego
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
Sekula entzun ez genuen kantu bat
izan da azkenean zutaz
oroitzera eman nauena.
Ahaztutzat nituen gauerdiko mezuak,
zazpi kaleetan galduta
pasatu genituen iluntzeak.
Orain euri tantek bustitzen dute nire jertsea,
zure zain egoten nintzen eskina berean.
Espero dut azkenean aurkituko zenuela
bilatzen zenuena.
Beharbada zu ere oroituko zara egun haietaz,
bebarru parean emandako lehen muxuaz.
Elkarrekin sortu genituen oroitzapenak
betirako izango dira.
Esku batez ukitzen zenidan ilea,
obabakoen gorabeherak
irakurriz esan zenidanean:
“Egun baten dena okertzen bada,
zin egidazu ez garela
ahaztuko izan garenaz”.
Orain euri tantek bustitzen dute nire jertsea,
zure zain egoten nintzen eskina berean.
Espero dut azkenean aurkituko zenuela
bilatzen zenuena.
Beharbada zu ere oroituko zara egun haietaz,
bebarru parean emandako lehen muxuaz.
Elkarrekin sortu genituen oroitzapenak
betirako izango dira.
Beharbada zu ere oroituko zara egun haietaz,
bebarru parean emandako lehen muxuaz.
Elkarrekin sortu genituen oroitzapenak
betirako izango dira.
