Agurren balada

Agurren balada (EH Sukarra)

EH SUKARRA – AGURREN BALADA
——————————————————
Hau da nire ondare guztia
piztu dut hil Suziria
asfaltoan ernalduko den Lilia

Iraganaren ilargi printzak
joan zirenen bizitzak
bildu ditzala haizete bortitzak

Erreka bazterrak orbel gorriez
jantziko dira udazken atzeratuan ezinez
garai onenen legez.
Gure iraultzaren testamentua
plaza beteetako neoizko irudietan
zuretzat erretratatua

Belaunaldi galduen poetak
altxatu du begirada
zeruan ehizatuz agurren balada

Hemen geratzen zaigun dena
mendeetako sormena
kea eta hautsa da izan ginena

Hartzazu
hartzazu mezua
hartzazu ulua
hartzazu
hartzazu oihua

Dragoi beltzenen
hegal azpian
loratuko da
gure magia
—————————————–
Hitzak: Asier Serrano Lasa
Musika: Mikel Gorosabel Garai
Ekoizpena eta grabaketa: Eñaut Gaztañaga Sagarzazu
Gitarra Soloa: Aitor Gorosabel Garai
Bideoa: Bideografik Ekoizpenak

Eh Sukarra:
Cesar Tejada Belda: Baxua eta ahotsak
Loiola Madera Zangitu: Bateria
Mikel Gorosabel Garai: Gitarra eta ahotsak
Soinu teknikaria: Victor Sanchez

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top