Argi lotuak

argi lotuak (NAHIXAN)

Gora begiratzian
ilargia ikustian
eta bihotzako argi
berdinakin jabetzian
 
Zu han
eta ni hemen
distantziaren urrunean
argi lotuak daude
bixon artian
 
Argi lotuak
argi lotuak
argi lotuak
ilargia ikustean
 
Argi lotuak
argi lotuak
argi lotuak
ilargia sentitzean
 
Denbora asko dago
gu elkar maitatzeko
egindako zauria
zuk berriz sendatzeko
 
Gure bihotzetako
ateak apurtzeko
askatasun eske gaude
 
Bizitzako uneak
ederrak izan dira
gu biok askatzeko
momentua iritsi da
 
Bakoitzaren bideak
jarraituko du argira
izar berri polit bat
zeruan
 
Bizitzako uneak
ederrak izan dira
gu biok askatzeko
momentua iritsi da
 
Bakoitzaren bideak
jarraituko du argira
izar berri polit bat
zeruan
 
Agur esango diot
gaurko egoerari
amaiera emanez
hasitako bidaiari
 
Atea ireki zaio
etorkizun berriari
gauetan izango naiz
berriz bakarlari
 
Argi lotuak
argi lotuak
argi lotuak
ilargia ikustean
 
Argi lotuak
argi lotuak
argi lotuak
ilargia sentitzean
 
 
Bizitzako uneak
ederrak izan dira
gu biok askatzeko
momentua iritsi da
 
Bakoitzaren bideak
jarraituko du argira
izar berri polit bat
zeruan
 
Bizitzako uneak
ederrak izan dira
gu biok askatzeko
momentua iritsi da
 
Bakoitzaren bideak
jarraituko du argira
izar berri polit bat
zeruan
 
Izar berri polit bat zeruan
Izar berri polit bat zeruan
Izar berri polit bat zeruan…

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top