Bertsolari txikia (Takolo, Pirritx eta Porrotx)
Bertsolari txikia
- Autorea(k): Takolo, Takolo, Pirritx eta Porrotx
Panpina txiki bat goxatzen dut
ilundutakoan beti.
Kozka, arramazka, ostiko, bultza
ez dut egiten maizegi.
Hizketan ere moldatzeko adina
kostata badut ikasi.
Mahaian bakarrik denetik jaten
jator egoten banaiz ni,
nor arraio da hemen “txiki”?
Harroxko jarri gabe maitia
entzun zaidazu adi adi.
Txikitzat berriz ez zaitut joko
zuk nahi duzuna izan bedi
handitasun bat opa nahi dizut
gorputz tamainaren gaindi
ea egun batez merezi duzun
inork esatea zugatik
Lazkao Txiki bezain handi.
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Aita, aita (Takolo, Pirritx eta Porrotx)
Aiton amonei (Takolo, Pirritx eta Porrotx)
Aitona ujuka (Takolo, Pirrutx eta Porrotx)
