Erreka (Eñaut Elorrieta)

Erreka (Eñaut Elorrieta)

Bideoklipa: ARRIGURI
Hitzak eta musika: EÑAUT ELORRIETA
Festina Lente

https://www.txantxangorria.eus/autorea/enaut-elorrieta/

ERREKA
Bi suziri ginen atzo.
Denbora haizeak darama.
Zorte txarrak zenbat alditan
salbatu ote gaitu?
Denbora haizeak darama.

Suziri bi ginen atzo,
gaur elkarrenak gara.
Suziri bi ginen atzo,
elkarrenak gara gaur,
errekarenak bihar.

Gu ukitzen gaituen ur hau
itsaso izango da
eguna argitzerako.
Promesa ziurragoetan
ez dugu sinisten.

Suziri bi ginen atzo,
elkarrenak gara gaur,
errekarenak bihar.
Suziri bi ginen atzo,
denbora haizeak darama.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Agure zaharra (Euskitze, Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta)

Scroll to Top