Eutsi eskutik

Eutsi eskutik (En Tol Sarmiento)

IƱigo Etxezarretak bere galdutako anaiari idatzitako kantua.

ETSren ‘EUTSI ESKUTIK’ bideoklip ofiziala / Videoclip oficial de ETS ‘EUTSI ESKUTIK’.

SPOTIFY: https://open.spotify.com/artist/1Z6pq…
WEB: https://entolsarmiento.com/
INSTAGRAM: / entolsarmiento
FACEBOOK: / entolsarmiento
TIKTOK: / entolsarmiento

Jada urte batzuk igaro dira
agurtu ez ginen egunetik
Urrun sentitu arren zure argia
agurtu berri nauzu zerutik

Badakit ez zela izan nire errua
baina zama eraman dut beti
Barkatu ulertu ez bazintudan
Barkatu berandu heldu banintz

Berriro elkartu nahi dut zurekin
istorioak gogoratu hitzez hitz
Herrian jolastu, irribarre egin
lehen aldia bezala balitz

Ezinezko ipuin baten bi anai gara
apurtu zirenak barru barrutik
Nire ametsetara hurbiltzen bazara
eutsi eskutik

Biok lo egiten genuen logela berdin dago
Bion argazki bera, hartua Iekoran udan, udan
zenbat maite zintudan

Azken urtean ez dut jakin nola egin aurrera
Bakarrik sentitu naiz ta burua daukat zugan
zenbat maite zaitudan.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top