Herio
- Autorea(k): Arene 6
(EUS) “HERIO”, “SUTAN” disko berriko abestia da. Iruñako Sound of Sirens Studioetan Julen Urzaizen eskutik grabatua eta nahastua izan da eta Ultramarinos estudioan masterizatua Victor Garciarengatik.
(ENG) “DEATH” is a song from the new album “SUTAN”. Recorded and mixed in Sound of Sirens Studio (Iruña, Nafarroa) under the supervision of Julen Urzaiz and mastered in Ultramarinos estudio by Victor Garcia.
(ESP) “MUERTE” es una canción del nuevo álbum “SUTAN” que pronto saldrá a la venta. Grabado y mezclado por Julen Urzaiz en Iruña (Nafarroa), en el estudio Sound of Sirens y masterizado por Victor Garcia en Ultramarinos estudio.
…………………………………………………………………………………………………………………
(EUS) HERIO
1936a lehen lerroan, gudariak!
Aurrez aurre Mola generala
Zabaldu zen deia, Eusko Gudarostera!
Zenbat tiro hots!
zenbat odol!
Zenbat malko!
harrotasunez Bizkaian herio!
Herri baten defentsan
Burdinezko Gerrikoa
Traidore baten beldurrak
beltz bilakatuz etorkizuna
Solluberen tontorretik Urkiolaren bihotzera
“Gernika” izuaren oihartzuna
Bizkargi menditik Artxandaren magalera
erresistentzia, odola eta sua
Zulo blindatuz, lubakiz eta metrailadore postuz osatutako 200 gotorlekudun 84 kilometroko esperantza!
Alejandro Goikoetxearen traizioaz,
1937ko ekainaren 12an, Elkolo eta Gaztelumendi (Larrabetzu) inguruan zuloa zabaltzea lortu zuten faxistek,
ekainaren 19an Bilbo bereganatu zuten arte.
PORROTAREN AURREAN, DUINTASUNAREN AZTARNA,
HARROTASUNEZ BORROKATU! BURUAZ TENTE HIL!
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
