Hiri kiribili bil

Hiri kiribili bil (Ibilaldia 2026)

Ibilaldia 2026ren abestia eta bideoklipa martxoaren 3an aurkeztuko da Bilboko Arriaga Antzokian, 19:00etatik aurrera, eta Kirikiño Ikastolako arduradunentzat, ohore handia da sortzaileak ikasle ohiak izatea. Izan ere, gaur egun euskal musikaren erreferente diren hiru taldetako artistek egin dute Ibilaldia’26ko kanta: Aiora Renteriak (Zea Mays), Unai Madariagak (EZEZEZ) eta Jon Fernándezek, Andoni Barinaga-Rementeriak eta Iñigo Guemesek (Txopet).
Ikastolaren komunitateak sortutako proiektu honek belaunaldien arteko lotura eta konpromiso partekatua azpimarratzen ditu. Aurkezpen-ekitaldian, gainera, Kirikiño Ikastolako ikasle ohiek izango dute protagonismo osoa: Imanol Ituiño magoa, eta Amaia Usandizaga eta Ainhize Vega kazetariak izango dira aurkezle lanetan. Horez gain, ekitaldian gaur egungo hainbat ikaslek ere parte hartuko dute, bai dantzan, bai kantaren bideoklipean, bai ekitaldian aurkeztuko diren beste emanaldi batzuetan ere.
Kirikiño Ikastolaren ordezkarien esanetan, “ohore handia da Ibilaldiko kanta eta ekitaldia gure ikasle ohien talentuarekin osatzea; gure komunitatearen indarra eta jarraikortasuna islatzen ditu”. Halaber, gogoratu dute Ibilaldia 2026ren prestaketa fase erabakigarrian sartuta dagoela eta maiatzaren 31ra arte, 2026ko Ibilaldia ospatuko den egunera arte, alegia, Kirikiño Ikastolak antolatutako ekimen ezberdinetan parte hartzeko gonbita egin die herritar guztiei.

LETRA

HIRI KIRIBILI BIL

Hiri kiribili bil

Badator berriz Bilbora Ibilaldia
Oraingoan gurera, komunitatera
Zaharretik berrira, Zuhatzutik Euskal Herrira
Iragana, oraina eta geroa

Hazi, hezi ta bizi, lagunen artean
Nortasuna eraikiz, familia gara
Denok izan dezagun arnasgunea
Hau da gure mantra, hau da gure leloa

Hiri kiribili bil

Bidaia, bidea, bihotza ikastolan
Ta gure harri bitxia beti ahoan
Euskara erdian bihurtu dezagun egia
Hau da gure mantra, hau da gure leloa

Hiri kiribili bil

Kirik Bilbo bildu du Ibilaldian

MUSIKA
ARTISTA NAGUSIAK
Aiora Renteria Agirre (Zea Mays)
⁠Jon Fernandez Iturregi (Txopet)
⁠Unai Madariaga Zabala (EZEZEZ)
⁠Iñigo Güemes Moreno (Txopet)

ABESTIAREN IZENBURUA
HIRI KIRIBIRI BIL

KONPOSITOREAK
Aiora Renteria Agirre
⁠Iñigo Güemes Moreno
⁠Jon Fernandez Iturregi
⁠Unai Madariaga Zabala

LETRA
⁠Aiora Renteria Agirre

KONPONKETAK
Urtzi Iza Sanchez
⁠Jose Lastra Elorriaga

AHOTSAK
Aiora Renteria Agirre
⁠Jon Fernandez Iturregi
⁠Unai Madariaga Zabala

EGILEAK
Aiora Renteria Agirre
⁠Iñigo Güemes Moreno
⁠Jon Fernandez Iturregi
⁠Unai Madariaga Zabala

BIDEOKLIPA
Zuzendaritza eta muntaia: Imanol Muro
Ekoizpena: Lucas Alves
Etalonajea: Jon I. Corres
Hornitzaileak: Epic Films

Fikzio-grabaketa eguna:
Argazki zuzendaritza: Iyan Altube
Arte zuzendaritza: Alba Murias Suárez
Kamera laguntzailea: Aitor Rojo
Argiketari burua: Iker Aranguren Ramírez
Argiketaria: Iñaki Lizarraga

Musika taldearen grabaketa eguna:
Argazki zuzendaritza: Asier Marleza
Arte laguntzailea: Jon Paul Aceves
Kamera laguntzailea: Pipe Maldonado
Argiketari burua: Ander Maio
Argiketaria: Ander Baz

Eskerrak
Panarama Studio
Bideoklipean parte hartu duten Kirikiño Ikastolako ikasle, irakasle, langile eta familia guztiak

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top