Izan nahi duguna

Izan nahi duguna (Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaia) Santurtzi 2026

2026ko ekainaren 7an Santurtzin ospatuko dugun Euskal Eskola Publikoaren 33. Jaiaren kantua.

IZAN NAHI DUGUNA – LETRA

Ehunak sortu,
sareak lotu,
elkar ehundu,
ehunduz errotu.
Eman diezaiogun
elkarri eskua
sare honek badu
denontzat lekua.

Ikasi, bizi,
jolastu euskeraz
goazen amestu
dugunera hegaz.
Balorez balore
forma ta kolore
udaberri anitz
baten mila lore.

Ez zarete zuek
denok gara gu
fobiarik bako
mundua eredu.
Berdinen arteko
hartu-emanak
eraiki nahiari
gaude emanak.

Gutako bakoitzak
osatzen du mapa
mugak apurtuko
dira tipi-tapa
Pertsona libreen
sarea, ehuna
hobea izan dadin
etorkizuna.

Estribilloa

SAREAK EHUNDUTA
EUSKARA SARETUZ
ETORKIZUNERAKO
BIDEAK EDERTU.
ESKOLA PUBLIKOA
ETA EUSKALDUNA
IZAN GAITEZEN
IZAN NAHI DUGUNA

KREDITUAK:

Hitzak: Onintza Enbeita
Musika: Mikel Inuntziaga

Grabaketa: Altamira Estudioa

Nahasketa eta masterizazioa: Estudio Durango

Instrumentuak:
· Anton Calleja: albokote, whistle, txalaparta
· Itziar Ituño: panderoa
· Mikel Inuntziaga: gitarra akustikoa, baxua, bateria, armonika

Oinarrizko ahotsak:
· Jone Laspiur
· Onintza Enbeita
· Joxe Mari Agirretxe (Porrotx)
· Itziar Ituño
· Roberto Moso
· Yogurinha Borova

Koroak: Santurtziko eskola publikoetako ikasleak

Argazkiak: Ilara

Bideoklipa: Urko Olazabal

Ekoizpena: eidabe

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Jagon (Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia) 2023 Mungian

Obatu (Euskal Eskola Publikoa 2009)

Scroll to Top