Leku berbera

Leku berbera (Ane Han)

Ane Hanen Itzulera(k) lan berriko aurrerapen kantua.
Videoclip de Ane Han, adelanto de su álbum Itzulera(k).

Instagram: / ane__han

[Euskera]
Oroitzapen kuttunenak ere
zeharkatu dit guztiz azala
kanpotik barrurako bidea hau dela

Lehenengo aldien aurrean
jantzi nau berriro bizitzak
sarritan ahaztutako doinu, momentu

Leku berbera, atzera bueltarik ez
Milaka aukera sasoi berrietara zoazela
Aldean, soinean, eztanda

Eskura jarri ditu hitzak, ezerezaren norabide
Zainetatik hunkitzearen bide

Besarkatu naute zirrarek
Inoiz baino estuago, harago
Eskerrak gaurkoan bizirik sentitzeko dohaia bueltan den

Leku berbera, atzera bueltarik ez
Milaka aukera sasoi berrietara zoazela
Aldean, soinean, eztanda

KREDITUAK
Ideia: Ane Han
Irudia: Eukeni Arriortua
Edizioa: Xabier Zabala
Ekoizpena: Bideografik
Ekoizpen laguntzailea: Xiber Azkuenaga
Grabazioa: Filo Estudioak
Nahasketa: Haritz Harreguy
Masterizazioa: Victor Garcia (Ultramarinos Costa Brava)

Esker bereziak: Garena Jatetxeari

Ane Han, 2025

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Festa (Inun eta Bihotz Gorospe) Eidabe

Scroll to Top