Liluraren kontra
- Autorea(k): Mikel Laboa
Lilularik ez!
ez dago itzultzerik
eguna atean dago
haize hotza dakar
ez da izango beste goizerik.(bis)
Tronpatzerik ez!
bizitza ez da huskeria,
edan ase arte beretik
ez da aski izango
galtzear zaudelarik.(bis)
Kontsolatzerik ez!
denbora ez da luzea,
ustelak lurpera
bizitza da haundiena
galtzea, litzake galtzea dena.(bis)
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Aintzinako bihotz (Mikel Laboa)
Aita semeak (Mikel Laboa & Oskorri)
Ama (Mikel Laboa)
