Niri euskaraz mesedez

Niri euskaraz mesedez (Ibilaldia 1995)

Ume guztiak elkartu gara
euskararen inguruan,
jolas kantuan arituz gero
geurea da seguruan.
Gauza hoberik dudarik gabe
ez da bilatzen munduan.

Bizi euskaraz denok esanez:
“niri, euskaraz mesedez ” (bis)

Gazte helduak zaharrak ere
elkar goratuz euskara,
Gure ikastolan asmo horrekin
lanean ari bai gara.
Aurrera jator euskal langintzan
euskara biziko bada.

Bizi euskaraz denok esanez:
“niri, euskaraz mesedez ” (bis)

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top