Otsaila

Otsaila (Eñaut Elorrieta)

Musika: Eñaut Elorrieta / Hitzak: Nerea Ibarzabal
Ekoizleak: Bryce Dessner eta David Chalmin
Bideoa: Arriguri
Diskoa: Festina Lente

Hitzak:

Leiho bat egongelan, urdin, bare.
Haizeak zabaldu du parez pare,
umeak ta zaldiak esna daude,
sukaldean ahotsak
esna daude
etorriko zaren esan gabe.

Nor zaren, zer zaren, non zauden jakin gabe.

“Zoaz”, diozu, “Zoaz, egin alde”.
Otsaila da, loreak esna daude.
Esan zenizkidanak esan gabe,
nire leiho hegian esna daude,
berdin du ondoan ez bazaude.

Loreak zu gabe esna daude.

Errekan gora igo naiz.
Hasieratik hasiko naiz
hasierarik balitz.

Eta zugana iristean,
eguna egunen artean
ezkutatu da berriz.

Loreak zu gabe esna daude.

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Agure zaharra (Euskitze, Amets Arzallus, Eñaut Elorrieta)

Scroll to Top