Sanguis martyrum

Sanguis martyrum (Imanol Larzabal)

Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music

Sanguis martyrum
Ene herri on bakezalea,
eliza zuriz bethea,
Goizerritiko Jaungoikoaren
herri hautetsi maitea.

Hire zerua garbi duk, kheak
Hegoak ditik ohildu;
Oihartzun gabe hire ohoitzan
auhenak dituk ixildu…

Zuen auhenak, ene arrebak
plazetan errhauts eginak,
gizon beltz heiek erre zaituzten
Euskalherriko sorginak!

Dekula zuen martyrioa
ez da khantatu euskaraz.
Niketz orhoit naiz: dietzadala
bertso berriak sortaraz.

Zinez alpherrik hil zaretea?
Galdu zarete orozbat?
Ezin da…ezen zuen odola
date pagano-hazi bat.

Zuen odolaz erein ‘tutzue
Europako laur hegalak,
zuhauiek eta zuen ahizpek,
oi! aphez-eme aphalak.

Belhaunik beklhaun zueri esker
da begiratu azkarra
geure leinuak asmaturiko
theologia zaharra.

Zuen arima gazte-lurrean
kontsolarueik daudenei,
arartekotzat harturik eta,
egiten diet egun dei.

Zuen bitartez hunki ailitza
zorioneko egoitzak
Ortzi-Thor edo Akher Beltzari
nik dagiodan othoitzak

Zu, eta bertze jainkoak ere
hor zinetenak aspaldi,
gure arrazak adoratuak
gizaldirikan gizaldi,

Mari Munduko, basajaun-jainko
okher jakitun osoa,
jainkosa zaintzen zenituztenak
ibaia eta basoa,

Hil ez zaituzte gizon beltz haueik,
lotan zaudete bakharrik;
gure bihotzak adi’tzazue,
jaiki zaitezte, atzarrik!

Baal arrotza ukhatzen dugu,
zuentzat berriz sxagara
eginen dugu aldareetan
zathozte arren! zain gara

Erlazionatutako beste karaoke batzuk

Scroll to Top