Urriko poema
- Autorea(k): Mikel Urdangarin
Iritsi dira notiziak
iritsi dira eskutitzak
baina ez zureak.
Igaro ziren hegazkinak,
erre zituzten zubi denak,
isildu bazterrak.
Galdetu diet hegaberei,
galdetu pago biluziei,
ez dakite ezer.
Etorri hona,
Etorri laster niregana.
Izotza dut zainetan.
Soineko gorria iazko Sanjuanetan.
Suaren beroa gure gorputzetan.
Amantala zabaldu da zelaian.
Argazki zaharra ene oroimenean.
Erlazionatutako beste karaoke batzuk
Abendua (Mikel Urdangarin) ahotsbakoa
Agian irailean (Mikel Urdangarin)
Andikona 1936 (Mikel Urdangarin)
