Wafa (Desgaraian, Idoia, J Martina, Eñaut Elorrieta, Olaia Inziarte, Elene, Joseba Tapia)
Wafa (Desgaraian,…)
- Autorea(k): Desgaraian Idoiarekin, Eñaut Elorrieta, Idoia Asurmendi, J Martina, Joseba Tapia, Olaia Inziarte
Bideo originala: https://youtu.be/ejLuDdAjcGc?si=K64tBh0PWqu5Sewk
Kantu honek Wafa Idrisen memoria ohoratu nahi du. Palestinar erresistentziako militantea izan zen Wafa Idris. 2002an, bere burua eztandarazi zuen Jerusalemen, Palestinako herriak pairatzen zuen kolonizazio eta sarraskiaren aurkako ekintza batean. Izan diren, diren eta izango diren askatasunaren aldeko borrokalari guztiei.
—
Jatorrizko kantua eta trikitixa: Joseba Tapia
Hitzak: Koldo Izagirre
Kantuaren moldaketa: Desgaraian
Abeslariak: Idoia Asurmendi, Jon Gurrutxaga (Desgaraian), Ane Barcena eta Kattalin Barcena (J Martina), Elene Uribarri, Olaia Inziarte eta Eñaut Elorrieta
Panderoa: Beñat Ucin Zubeldia
Grabaketa eta nahasketa: Unai Ortiz de Zarate eta Mikel Begiristain
Masterizazioa: Ibon Larruzea (Euridia estudioa)
Bideoa: Erik Aznal
Oliba mikatza izanda
Nahi zenuke gozoan
Gozotasun horregatik
Maite zaitut osoan
Kufiya lepoan
Horra zein gazte doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
Kufiya lepoan
Horra zein heldu doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
Pikondo errea izanda
Nahi zenuke hostoan
Hostotasun horregatik
Maite zaitut osoan
Kufiya lepoan
Horra zein astun doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
Kufiya lepoan
Horra zein arin doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
Mahasti zapaldua izanda
Nahi zenuke mulkoan
Harrotasun horregatik
Maite zaitut osoan
Kufiya lepoan
Horra zein apal doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan
Kufiya lepoan
Horra zein harro doan
Wafa! Wafa! Wafa! Wafa!
Sua bihotzondoan.
Etxe apurtua izanda
Zutik zaude ukoan
Osotasun horregatik
Maite zaitut osoan
Kufiya lepoan
Horra zein lerden doan
Palestina! Palestina!
Sua bihotzondoan.
Kantuz naramala
Hautsia du hegala
Palestina! Palestina!
Erdiminez Ramallah.
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/abestiak/
https://txatxangorria.blogspot.com/
https://www.youtube.com/@GabidelaMaza
https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak
Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan.
Basque music
