Argoitia anai-arrebak

1966tik 1976ra bitartean aritu ziren Andoni eta Irune Argoitia anai-arrebak kantari. Artean haurrak zirela hasi ziren abesten, Ondarroa jaioterrian (Bizkaia), baina Loiolako Herri Irratian grabatutako kantuak ezagutarazi ostean bazter guztietatik deika hasi zitzaizkien jaialdietako antolatzaileak. Euskal Herriko herri kantuak eta euskarara ekarritako modako kantuak abesten zituzten, ahotsa, gitarra eta bandurria lagun. Ehunka emanaldi egin zituzten eta zenbait disko arrakastatsu grabatu.

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top