Beñat Axiari

Beñat Axiari edo Beñat Achiary (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1947) euskal kantaria eta perkusiojolea da. Baionako Kontserbatorioan ahots teknikaren irakaslea da.
Euskal folkak emandako talderik berritzaileena izan zen Urria, 70eko hamarkadaren amaieran sortutako taldea. Inprobisazioan oinarritutako herri musikaren irakurketa aberatsak, taldearen zuzeneko emanaldi ikusgarriek eta Iparraldeko bizitza kulturalarekin zuten lotura zuzenak itzal handiko taldea bilakatu dute, nahiz eta sekula ez izan ezagun-ezaguna. Beñat Axiari kantari eta perkusio jotzailearen jardun aberatsak jarraipena eman dio Urriaren izateari.
