Etzakit
  
Etzakit 1990eko hamarkadan trikiti eta pop musika uztartu zituen musika-taldea izan zen. Hernanin sortu zen (Gipuzkoa), 1995ean, eta lehen disko grabatu aurretik hainbat plaza eta erromeriatan aritu zen. Guztira bi disko argitaratu zituen, ehunka emanaldi egin zituen urte gutxian, eta zenbait kantu oso ezagun bilakatu zituen: Zergatik ez, Gurekin, Egina, Izar iheskorra… Lau taldekideetatik Xabier Solano soinu jolea nabarmendu da hurrengo urteetan, besteak beste 4 Itzal, The Solanos, Esne Beltza eta Fermin Muguruzaren taldeetako kide gisa.
