Iokin eta Iosu

Jokin Lasak eta Josu Irastortzak osaturiko bikotea ohikoa izan zen 70eko hamarkadako kantaldietan. Pantxoa eta Peio, Hibai Rekondo eta Ez Dok Amairuko kantariekin partekatu zituen Euskal Herri osoko agertokiak, Bilboko Bai Euskarari jaialdi jendetsuan parte hartu zuen, eta Nire herria bezala diskoa (IZ, 1977) kaleratu zuen. “Euskal Herritik aparte”, “Nire herria bezala” eta “Maiteari” kantuak asko entzun ziren garai hartan. Gerora Lasak hiru disko egin ditu bakarka

