Juan Carlos Perez

Juan Carlos Pérez Gómez (Mutriku, Gipuzkoa, 1958ko maiatzaren 28a) euskal musikaria da, Itoiz taldeko sortzaile, abeslari eta gitarra-jolea izan zena.
Herriko udal musika akademian ikasketak egin ondoren, Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta 1970eko hamarkadan hasi zen musika ibilbidean, Indar Trabes taldearekin lehenik eta Itoizekin gero (1978–1988). Aldi berean, Bilbon musika ikasketetan sakondu eta telebistarako lanak egiten jardun zen 1984an.
Itoiz taldeko abeslari eta kantuen egilea izan zen Juan Carlos Pérez, 1978tik 1988ra bitartean. Geroztik, bakarkako bide luze eta emankorra egin du, urteekin garatuz joan den heziketa eta ikerketa musikala sorkuntzaren zerbitzura jarriz hainbat esparrutan. Pop diskoak kaleratu, telebista, dantza, zinema eta antzerkirako musika sortu, gaur egungo musikako obrak ondu, eta orkestra sinfonikorako obra bi estreinatu ditu: Bizkaieraz eta Itoiz Suite.
Azken urteotan, bakarka aritzen da abeslari eta musika konpositore gisa, proiektu berritzaileetan murgildurik.[1]
