Nehor

Haritz Olaeta abeslari eta musikaria da. Beste hainbat estilotan aritu ondoren, gaur egun musika urbanoaren eraginak ere txertatzen ditu bere lanean. Etapa berri hori bereziki DOCE C taldearekin egiten duen proiektuan islatzen da. Bere proposamenean estilo desberdinen arteko nahasketa ageri da, baina beti ildo koherente bati eutsiz. Bere ibilbidean zehar, hainbat artistarekin elkarlanean aritu da. Besteak beste, IDOIA, XSakara, Liki Likatsu eta Monsieur leCreperekin kolaboratu du. Odei Barrosorekin ere egin du lan, baita Auzoko eta Raperu bilbotarrekin ere. (Deia)

