Yogurinha Borova


Yogurinha Borova -Eduardo Gaviñak gorpuztutako pertsonaia- (Bilbo, Bizkaia, 1969ko ekainaren 30a) aktorea, show womana eta kabaretaria da.[1]
Yogurinha Borova Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon.[2] Hasieran Spice Gays ikuskizunean txandaldunarena egiten hasi zen eta taldeko pertsonaiei izena jartzeko beharra ikusi zutenean sortu zen Yoghurina. Taberna eta bestelako aretoetan ikuskizunak, ezkondu-aurreko agurrak eta hainbat festetan girotzeak egiten zituzten. Hamar urte eta gero taldea utzi eta abeslari bezala aritu zen.[3]
Bakarlari bezala, ikuskizun eta festetan antzezteaz gain, Ikuskizun musikaletan (Marbella Grill Festival, Elektro in Rio…) Zinegoak irekiera eta itxiera festetan, Canal Euskadi eta Bilbovisión telebista kateetan, antzerkian eta hainbat ikuskizunetan hartu du parte.
Yogurinha Vladivostoketik datorren errusiar ilehoria, espioia, gimnasia erritmikoarekin lotua… da.[2]
Hezkuntza-eremuan ere umeekin euskaraz dituen abestien bitartez lan egiten du.[4]
