Aimartz

Aimar Zuriarrain Asurmendi, artistikoki Aimarz bezala ezaguna, Zumarragako artista gazte bat da, eta oso txikitatik datorkio musikarako pasioa. 15 urte besterik ez zituela kaleratu zuen bere lehen abestia, bere ibilbideari hasiera emanez, eta bide horrek ‘MI CORE’ izeneko bere lehen EParekin izan zuen jarraipena; proposamen horretan, hyperpoparen eta beste musika-genero batzuen mugak arakatu zituen.

Uda ostean, ENTZUN DEZATELA kaleratu zuen, 2024ko euskarazko abestirik biralena, Oso Politaren ‘roster’-era batzearekin batera. Kantu honek mugak gainditu zituen, Euskal Herritik kanpo ere fenomeno biral bihurtuz. Xenia Casado artista kataluniarrarekin elkarlanean, katalanezko esaldiak dituen remix bat kaleratu zuten, bere irismena are gehiago zabaldu zuena. TikTokeko oihartzuna aprobetxatuz, Aimarz Zea Mays taldearen ‘Negua joan da ta’ enblematikoa berrinterpretatzera ausartu zen, haren esentzia errespetatuz baina bere soinu-unibertsora eramanez, eta horrela bere hurrengo proiekturako bidea markatuz.

Euskal musika-eszenako etorkizun handieneko artistatzat joa, Aimarzek bere ibilbidea finkatu du arrakasta biralekin, bai berezkoekin, bai bertsioekin. EZEZEZAGUNAK eta OZTEGUNA (ft. Malakias eta Hazas) argitaratuta, Z aroari hasiera eman dio; aro horrek 2025eko bigarren seihilekoan izango du amaiera, askok itxarondako bere lehen albuma kaleratzearekin batera.

 

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top