Aitor eta Oier Sarasua

Aitor Sarasua Maritxalar (Aretxabaleta, 1967ko ekainaren 21a – Itsasu, 2018ko azaroaren 14a) 1990eko hamarkadan aktibo jardundako bertsolaria izan zen. 1998az geroz plazetako bertsolaritzatik urrundua, Bertsozale Elkarteko eragiletza lanetan ibili zen, bereziki Iparraldeko Bertsularien Lagunak elkartean, Lapurdira bizitzera joan zenean. Maddi Sarasua bertsolariaren eta Ainhoa Sarasuaren aita zen.[1]
