Amaia Riouspeyrous

Amaia Riouspeyrous[1] (DonapaleuNafarroa Beherea1984 -) Euskal Herriko kantaria da. Folk eta pop rock estiloetan aritzen da eta Anhauzen bizi da.

Bederatzi urterekin Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuenetik, kantagintzan bidea egin du Amaia Riouspeyrousek. Hamasei urterekin ETBko Izar gazte bila saioan esku hartu zuen. 2008an France Bleu irratiak, Agorila diskoetxeak eta Baionako Luna Negra kabaretak artista berrientzat antolatutako Tremplin lehiaketa irabazi zuen eta horrek grabaketak egiteko ateak zabaldu zizkion. Behenafarrak bi disko argitaratu ditu, Har ezazu (Agorila, 2009) eta Milaka (Agorila, 2013).

.    .    .   

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top