Ines Osinaga
Ines Osinaga Urizar (Arrasate, Gipuzkoa, 1982) musikaria eta plazandrea da.[1] Eskusoinua jotzen du eta irakaslea ere bada. Gose musika taldeko abeslaria izan zen. Lehenago, Ekon eta Bad F-Line taldeetan aritua zen. Trikitia erabiltzen zuen Gose taldean, musika elektronikoarekin batzen aitzindaria izanik.[2][3][4][5]



