La Basu



La Basu (Etxebarri, 1983ko urtarrilaren 6a) (benetako izena Elena Caballero Villanueva) Etxebarriko rap abeslaria da.
Ibilbidea
Txikitatik hartu zien bonbo kutxa eta errimen arteari afizioa. [1] 1990eko hamarkadan hasi zen rapeatzen. Raparen munduan Euskal Herrian zegoen emakume bakarretako bat zen eta 1999an emakumezkoen talde bat eratu zuen, Jungla Urbana.[2] 2001 urtean #k maketa kaleratu zuen, baina, osasun arazoen erruz 2002an eskenatokiak utzi behar izan zituen.
2013an itzuli zen Remixes maxiarekin eta 2015ean Aire es vida diska plazaratu zuen.[3] Bertan, Aneguria abeslariarekin batera, “Trakamatraka” abestia argitaratu zuen euskaraz. 2016an euskara hutsezko EPa atera zuen, Izotz erregina. Aneguriarekin batera, “Eskina Femenina” proiektuko kide da.[4] Elkarrekin abestu zuten Gure esku dago kanpaineko bideoklipa 2018an.[5][6]
2019an Donostiako Intxaurrondo Zentruan buruturiko Urban Femme jaialdian parte hartu zuen.[7]


