Mixerabliak

 

Musika atlantiarra!! Country-rock eta gustuko kanten bertsioak eiten doguz lagunartean, hori dalako gustetan dakuna!

Mixerabliak taldea Larrabetzuko eta inguruko sei mutilek osatzen dabe: Aratz Astobieta (ahotsa), Urdin Baraiazarra (mandolina, gitarrea eta koruak), Lander Bilbao (gitarrea, biolina eta koruak), Gorka Ercilla (gitarrea eta koruak), Julen Martinez (baxua eta koruak) eta Peru Berasategi (bateria). Taldea 2017an sortu eben eta, Astobietak azaldu deuskunez, folk eta rock taldeen kanten bersinoak egiten dabez, euskeraz eta abestiei euren ikutua emonda. Etxealdian, Arren Erre Nazazu Hiltzean kantearen bideoklipa grabau dabe. “Ikusi dogu beste talde batzuk bideoak grabau dabezala, konfinamentuan egon arren, zerbait egin ahal dala erakusteko, eta guk be bideo bat egitea erabagi genduan”, esan deusku. “Arren Erre Nazazu Hiltzean Willie Nelsonen Roll Me Up And Smoke Me When I´m Dead abestiaren euskerazko bersinoa da eta askotan jo dogu kontzertuetan. Eta zergaitik kanta horren bideoklipa? Bada, geunkazan baliabideak kontuan hartuta, beharbada, errazena zalako grabatzen”.

Testua AIKOR aldizkaritik hartua

       

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top