Xatiro

Xatiro —jaiotzako izen-deiturez, Unai Hernandez Unda— (BilboBizkaia, 1983) rap abeslari euskalduna da.[1][2]

Euskaraz zein gaztelaniaz egiten du rap estiloko musika. Bere abestien hitzetan literatura, komikiak eta filmak aipatzen ditu, eguneroko kontuekin nahastuz. Satira eta ironia ere erabiltzen ditu politikaz eta erlijioaz hitz egiteko.

Argitara eman zuen lehen lana Xatirokeriak (2016) diskoa izan zen. Bertan, rock, blues eta country estiloak raparekin nahasten zituen. Rap musika generoarekin batera rockhardcorepop klasikoa edo Lo-fi estiloetan ere murgiltzen da. Esan genezake Lo-fi hip hopa dela bere azken lanen estilo nagusia.[3]

Hainbat bideo-klip ekoiztu ditu, bere abestiak beste formatu batzuetan ere ekoizteko.

         

 

Abestia
Autorea(k)
Scroll to Top